BIZI-ZIKLOA
  4.1.3. Hirugarren hiruhilekoa
 
JARDUERA: IPUINA 3
 
IZENBURUA:
 
“¡Vuela mariposa!” ipuina
 
 
ERREFERENTZIA-HELBURUAK:
 
  • Ipuina kontatzean arreta mantentzea.
  • Parte hartzea, hezitzaileak egiten dituen galderetan: Eta zer gertatu zitzaion orduan tximeletari?
  • Bizi zikloaren faseak identifikatzea ipuina aurrera doan heinean.
 
 
JARDUERAREN GARAPENA:
 
Jarduera honetan haurrei "¡VUELA MARIPOSA!" ipuina kontatuko diegu. Honetan, argi ikus daitezke tximeletak bizitzen dituen bizi-zikloaren faseak.
 
 
 DENBORA ETA LEKUA ANTOLATZEA:
 
Jarduera honen iraupena ordu erdikoa izango da. Gelan bertan egingo da.
 
 
 MATERIALA:
 
“Vuela mariposa, vuela” ipuina
 
 
BALORAZIOA:
 
·         Ulertu al dituzte ipuinak azaldu nahi dituen kontzeptuak?
·         Nolakoa izan da jarduera?
·         Zer erantsi behar da hurrengoan?
 
 
 
 
 















































 
 
 
 
 
JARDUERA: TAILERRA 8
 
 
IZENBURUA: “Katuen testamendue” abestia
 
 
ERREFERENTZIA-HELBURUAK:
 
  • Haurrei heriotzaren kontzientzia zabaltzea umore kutsuarekin.
  • Hezitzailearen esanak betetzea, dantza egiten duenean dantza eginez, eta abesten duenean abestuz.
  • Jardueran partehartze aktiboa azaltzea.
 
 
JARDUERAREN GARAPENA:
 
Jarduera honetarako aurpegiko margoak erabiliko ditugu. Haurrei katuaren biboteak marraztuko dizkiegu abestia abesteko. Aurpegiak margotuta ditugunean, abestia abestuko dugu antzerki txiki bat eginez. Antzerkian, haurrek borbilean jarrita biraka dantzatuko dute, eta erdian laguntxo bat jarriko da. Besteak, triste triste dantzatuko dute bere inguruan. Hau errepikatuko dugu, haur bakoitza erditik pasa arte.
 
 
DENBORA ETA LEKUA ANTOLATZEA:
 
Jarduera hau egiteko lekua gela izango da. Iraupena 30 minutukoa izango da.
 
 
MATERIALA:
 
Aurpegiko margoak eta abestiaren CD-a
 
 
BALORAZIOA:
 
  • Ulertu al dute abestiaren kutsua?
  • Nolakoa izan da jarduera
  • Zer erantsi behar da hurrengoan?
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
JARDUERA: TAILERRA 9
 
 
IZENBURUA:
 
“Txiki txiki txikia” abestia
 
 
ERREFERENTZIA-HELBURUAK:
 
  • Haurrek hazkuntza prozesua ikastea, abestiaren bitartez.
  • Hezitzailearen esanak betetzea.
  • Jardueran partehartzea, abestuz eta dantza eginez.
 
 
JARDUERAREN GARAPENA:
 
“Txiki txiki txikia” abestia abestuko dugu haurrekin borobilean zutik. Haurrek abestiarekin batera, aurrez erakutsi dieugun antzerkia egingo dute “handitzen handitzen” esatean eskuak goruntz eramanez, eta “txikia izanik” esatean denok makurtuz.Honi esker, nola hazten garen eta nolako txikiak ginen ikasiko dute
 
 
DENBORA ETA LEKUA ANTOLATZEA:
 
Jarduera hau egiteko lekua gela izango da. Denbora 20 minutukoa izango da.
 
 
MATERIALA:
 
CD-a.
 
 
BALORAZIOA:
 
  • Ulertu al dute kantak ulertzera eman nahi duen bizi zikloaren kontzeptua?
  • Nolakoa izan da jarduera?
  • Zer erantsi behar da hurrengoan?
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
JARDUERA: TAILERRA 10
 
 
IZENBURUA:
 
“Xagu txiki” abestia
 
 
ERREFERENTZIA-HELBURUAK:
 
  • Animalia indartsuenak txikiena jaten duela eta bizi zikloaren parte dela identifikatzea,humore kutsuarekin.
  • Jardueran parte hartze aktiboa izatea
  • Hezitzaileak ematen dituen aginduei arretaz entzutea.
 
 
JARDUERAREN GARAPENA:
 
Korroan eserita, haur bat tente geratuko da besteak lurrean eserita dauden bitartean. Tente dagoen haurrak pilota bat izango du eskuan eta korroan daudenak begiak itxita dituztelarik. Abestia bukatu aurretik, zutik dagoen haurrak pilota laga beharko dio eserita dagoen edozeini bizkarraldean. Abestia amaitzerakoan, haur uztiek begiratu beharko dute ea beren bizkarraldean duten pilota. Pilota duenak, tente zegoen haurra harrapatzen saiatu beharko da hau bere lekuan eser ez dadin. Abestia nahi adina aldiz errepikatu ahal izango da eta hezitzailearen eskuetan egongo da jolasa koordinatzea eta denbora ongi antolatzea.
 
 
DENBORA ETA LEKUA ANTOLATZEA:
 
Jarduera hau egiteko lekua gela izango da. 10-15 minutu nahikoak izango dira jarduera gauzatzeko.
 
 
MATERIALA:
 
-Pilota bat.
 
 
BALORAZIOA:
 
  • Zertan erantzun dute haurrek arretaz?
  • Nolakoa izan da jarduera
  • Zer erantsi behar da hurrengoan?
  • Bizi zikloarekin erlazionatu dute jokoa?
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
JARDUERA: BIDEOA 8-9
 
 
IZENBURUA:
 
“Up” pelikula
 
 
ERREFERENTZIA-HELBURUAK:
 
  • Bideoan arreta mantentzea
  • Bizitzan pertsona zahar eta gazteak daudela ulertzea.
  • Heriotza bizitza zikloaren parte dela ulertzea
 
 
 
JARDUERAREN GARAPENA:
 
Jarduera honetan haurrei DVD bat jarriko zaie bizi zikloarekin zerikusia duen pelikula bat, hain zuzen ere heriotzaren gaia jorratzen duena.
Pelikula honetan haurrek adinen desberdintasunak ikusi ahalko dituzte, eta honez gain, maite den pertsona baten heriotza bizi ahali izango dute.
 
 
 DENBORA ETA LEKUA ANTOLATZEA:
 
Bi saiotan antolatuko dugu. Guztira, ordu beteko iraupena izango du jarduera honek eta lekua gela izango da edo bestela, bideo gela.
 
 
 MATERIALA:
 
Up DVD-a.
 
 
BALORAZIOA:
 
·         Ulertu al dituzte bideoak azaldu nahi dituen kontzeptuak?
·         Nolakoa izan da jarduera?
·         Zer erantsi behar da hurrengoan?
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
JARDUERA: BIDEOA 10
 
IZENBURUA:
 
“Errege Lehoia” pelikula
 
ERREFERENTZIA-HELBURUAK:
 
-Heriotza bizitza zikloaren parte dela ulertzea.
-Heriotzaren aurrean izan daitezkeen emozioak identifikatzen jakitea.
-Bideoan arreta mantentzea.
 
 
JARDUERAREN GARAPENA:
 
Jarduera honetan haurrei DVD bat jarriko zaie bizi zikloarekin zerikusia duen pelikula bat.
Jaiotza eta heriotza nola ematen diren ikusi eta ulertuko dute pelikula honen bitartez.
 
 DENBORA ETA LEKUA ANTOLATZEA:
 
Bideoaren iraupena ordu batekoa izango da eta lekua gela edota bideo gela izango da.
 
 MATERIALA:
 
DVD-a.
 
BALORAZIOA:
 
·         Ulertu al dituzte bideoak azaldu nahi dituen kontzeptuak?
·         Nolakoa izan da jarduera?
·         Zer erantsi behar da hurrengoan?
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
JARDUERA: BESTEAK 3
 
IZENBURUA:
 
Txitxiroak eta lentejak landatuko ditugu!
 
ERREFERENTZIA-HELBURUAK:
 
-Bizitzaren zikloa identifikatzea landareen munduan.
-Jarduera egiten den bitartean atentzioa ipintzea eta hezitzaileari kasu egitea.
-Txandak errespetatzen jakitea, hezitzailearen arretari dagokionez.
 
 
JARDUERAREN GARAPENA:
 
Hilabetearen hasieran, haurrei gelara yogur poteak eta lentejak edo txitxiroak ekartzea eskatuko zaie. Bertan landatuko ditugu lekaleak eta hilabete osoan zehar zaindu beharko dituzte, ura botaz eta prozesua ikusiz. Gelan, hezitzaileak haurrek jarduerak burutzen dituzten bitartean,(ura bota, hazkuntza ikusi), haurrei azalduko die nola jaio, hazi eta bizitzen diren landareak. Horrez gain, nola zaindu behar duten ere irakatsiko die.
 
 DENBORA ETA LEKUA ANTOLATZEA:
 
Jarduerak ordu oso bat iraungo du eta lekua plastika gela edota gela bera izango da.
 
 
 MATERIALA:
 
-Yogur poteak
-Lentejak edo txitxiroak
-Ura
-Lurra
 
 
BALORAZIOA:
 
·         Nolakoa izan da jarduera?
·         Zer erantsi behar da hurrengoan?
·         Ulertu al dute landareen prozesua?
·         Guztiek parte hartu al dute landareen zainketa prozesuan?
 
 
 
 
 
 
 
 

 
   
 
Este sitio web fue creado de forma gratuita con PaginaWebGratis.es. ¿Quieres también tu sitio web propio?
Registrarse gratis