BIZI-ZIKLOA
  4.1.2. Bigarren hiruhilekoa
 
JARDUERA: IPUINA 2
 
 
IZENBURUA:
 
 Betiko” ipuina
 
 
ERREFERENTZIA HELBURUAK:
 
·         Emozio ezberdinak ezagutzea eta identifikatzea
·         Ipuina irakurtzen denean arreta mantentzea
·         Hezitzaileak egingo dituen galderetan partehartzea.
 
 
JARDUERAREN GARAPENA:
 
                Jarduera honen bidez, bizi zikloa eta batez ere heriotzaren inguruko gaiak jorratuko ditugu “betiko” ipuinaren bidez. Lurrean eserita (borobilean) hezitzaileak haurrei ipuina kontatuko die. Gero, guztion artean, hausnarketa txiki bat egin beharko dute gaiaren inguruan.
 Laburpena: Azeria hil egiten da eta lagunak oso triste daude. Orduan urtxintxa dator bisitan eta azeriarekin igarotako une zoriontsuak gogorarazten dituzte. Azeria, beraien bihotzean, oroimenean eta irribarrean zegoen, hantxe, beti-betiko. Ipuin honek heriotzari buruz hitzegiten du oso modu goxo eta samurrean.
 
 
DENBORA ETA LEKUA ANTOLATZEA
 
                Gelan bertan gauzatu ahal izango den jarduera da hau. Iraupenari dagokionez, 30 minutu aldera iraungo du jarduerak.
 
 
MATERIALA
 
                Ez dugu aparteko materialik behar, ipuina bakarrik erabiliko dugu.
 
 
BALORAZIOA
 
·         Arreta jarri al dute haurrek?
·         Bizi zikloaren faseak identifikatzea
·         Nolakoa izan da jarduera?
·         Zer erantsi behar da hurrengoan?
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
JARDUERA: TAILERRA 5
 
 
 IZENBURUA:
 
Oiloaren bizi-ziklo prozesua margotu
 
 
ERREFERENTZIA HELBURUAK:
 
  • Oiloak, jaiotzen denetik hiltzen den arte egiten duen prozesua ezagutzea.
  • Bizitzaren zikloa identifikatzea
  • Jarduera burutzen den bitartean arreta mantentzea.
 
 
JARDUERAREN GARAPENA:
 
Umeei behean dagoen marrazkiak banatuko dizkiegu, banan banan margotu ditzaten. Marrazki bakoitzarekin batera, azalpen txiki bat emango diegu haurrei.
 
 
DENBORA ETA LEKUA ANTOLATZEA:
 
Jarduera hau egiteko lekua gela izango da. Ordubeteko iraupena izango du jarduera honek.
 
 
 MATERIALA:
 
 Oiloaren bizi-zikloa azaltzen duen txuri-beltzean dagoen marrazkia eta margoak.
 
 
 BALORAZIOA:
 
·         Arreta jarri al dute haurrek?
·         Bizi zikloaren faseak identifikatzea
·         Nolakoa izan da jarduera?
·         Zer erantsi behar da hurrengoan?
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
ARRAULTZAREN PROZESUA
1
 
 
 
2
 
 
3

 
 
 
4
 
 
 
 
 
 
JARDUERA: TAILERRA 6
 
 
 IZENBURUA:
 
Tximeleta eta barraskiloaren bizi ziklo prozesua margotu.
 
 
ERREFERENTZIA HELBURUAK:
 
  • Hezitzaileak agintzen dieanari arretaz erantzun
  • Animalien biz zikloa identifikatzea eta ezagutzea
 
 
JARDUERAREN GARAPENA:
 
Umeei behean dagoen marrazkiak banatuko dizkiegu, banan banan margotu ditzaten. Marrazki bakoitzarekin batera, azalpen txiki bat emango diegu haurrei.
 
 
JARDUERA-MULTZO OSORAKO DENBORA ETA LEKUA ANTOLATZEA:
 
Jarduera hau egiteko lekua gela izango da. Ordubeteko iraupena izango du jarduera honek.
 
 
 MATERIALA:
 
 Barraskilo eta tximeletaren bizi-zikloa azaltzen duen txuri-beltzean dagoen marrazkia eta margoak.
 
 
 BALORAZIOA:
 
·         Arreta jarri al dute haurrek?
·         Bizi zikloaren faseak identifikatzea
·         Nolakoa izan da jarduera?
·         Zer erantsi behar da hurrengoan?
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
JARDUERA: TAILERRA 7
 
 
IZENBURUA:
 
Txontxongiloak
 
 
ERREFERENTZIA-HELBURUAK:
 
  • Jarduera egiten den bitartean atentzioa ipintzea.
  • Hezitzailearen aginduak betetzea, txontxongiloa nola egiten den azalpenak ematen dituenean.
 
 
JARDUERAREN GARAPENA:
 
Haurrei 5.tailerran egindako marrazki berdinak banatuko zaizki margotzeko. Hauek eta 5.tailerrean egindakoak erabiliz (bata aurrean eta bestea atzean), txotxongilo bat egin ahal izango da.Hezitzaileak haurrei lagundu beharko die mozten eta zeloa makilak jartzen. Haurrek txontxongiloak bukatzen dituztenean, antzerki txiki bat erakutsiko zaie eta txontxongilo hauen laguntzaz antzeztuko dute istoriotxo txiki bat.
 
 
 DENBORA ETA LEKUA ANTOLATZEA:
 
Jarduerak ordu bateko iraupena izango du eta gelan bertan edo plastika gelan egingo dugu.
 
 
 MATERIALA:
 
Marrazkidun orriak, margoak, makilak, zeloa
 
 
BALORAZIOA:
 
·         Arreta jarri al dute haurrek?
·         Bizi zikloaren faseak identifikatzea lortu al dute?
·         Nolakoa izan da jarduera?
·         Zer erantsi behar da hurrengoan?
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
ARRAULTZAREN PROZESUA
1
 
 
 
2
 
 
3
 
 
 
4
 
 
 
 
 
 
JARDUERA: BIDEOA 5
 
 
IZENBURUA:
 
Animalien bizi-zikloaren muntaia
 
 
ERREFERENTZIA-HELBURUAK:
 
  • Haurrek bizi zikloa identifikatzea guk egindako montajeen bidez.
  • Bideoa dagoen bitartean arreta mantentzea.
  • Hezitzaileak ematen dituen aginduak betetzea.
 
 
JARDUERAREN GARAPENA:
 
Haurrei guk egindako bideoa jarriko diegu non animalien bizitza zikloa ikusi ahal izango duten. Hauek arretaz ikusi beharko dute bideoa eta ulertu duten galdetuko zaie montaje bakoitzaren amaieran. Hezitzaileak, ulertu ahal izan dezaten, azalpentxo bat emango du montajea hasi aurretik.
 
 
DENBORA ETA LEKUA ANTOLATZEA:
 
Jarduera hau egiteko lekua gela izango da. Iraupena 15 minutukoa izango da.
 
 
MATERIALA:
 
Guk egindako bideoa.
 
 
BALORAZIOA:
 
  • Ulertu al dute bizitzaren zikloa bideoen bidez?
  • Nolakoa izan da jarduera?
  • Zer erantsi behar da hurrengoan?
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
JARDUERA: BIDEOA 6
 
 
IZENBURUA:
 
Landareen bizi-zikloaren muntaia
 
 
ERREFERENTZIA-HELBURUAK:
 
  • Haurrek bizi zikloa identifikatzea guk egindako montajeen bidez.
  • Bideoa dagoen bitartean arreta mantentzea.
  • Hezitzaileak ematen dituen aginduak betetzea.
 
 
JARDUERAREN GARAPENA:
 
Haurrei guk egindako bideoa jarriko diegu non landareen bizitza zikloa ikusi ahal izango duten. Hauek arretaz ikusi beharko dute bideoa eta ulertu duten galdetuko zaie montaje bakoitzaren amaieran. Hezitzaileak, ulertu ahal izan dezaten, azalpentxo bat emango du montajea hasi aurretik.
 
 
DENBORA ETA LEKUA ANTOLATZEA:
 
Jarduera hau egiteko lekua gela izango da. Iraupena 15 minutukoa izango da.
 
 
MATERIALA:
 
Guk egindako bideoa.
 
 
BALORAZIOA:
 
  • Ulertu al dute bizitzaren zikloa bideoen bidez?
  • Nolakoa izan da jarduera?
  • Zer erantsi behar da hurrengoan?
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
JARDUERA: BIDEOA 7
 
 
IZENBURUA:
 
Pertsonen bizi-zikloaren muntaia
 
 
ERREFERENTZIA-HELBURUAK:
 
  • Haurrek bizi zikloa identifikatzea guk egindako montajeen bidez.
  • Bideoa dagoen bitartean arreta mantentzea.
  • Hezitzaileak ematen dituen aginduak betetzea.
 
 
JARDUERAREN GARAPENA:
 
Haurrei guk egindako bideoa jarriko diegu non pertsonen bizitza zikloa ikusi ahal izango duten. Hauek arretaz ikusi beharko dute bideoa eta ulertu duten galdetuko zaie montaje bakoitzaren amaieran. Hezitzaileak, ulertu ahal izan dezaten, azalpentxo bat emango du montajea hasi aurretik.
 
 
DENBORA ETA LEKUA ANTOLATZEA:
 
Jarduera hau egiteko lekua gela izango da. Iraupena 15 minutukoa izango da.
 
 
MATERIALA:
 
Guk egindako bideoa.
 
 
BALORAZIOA:
 
  • Ulertu al dute bizitzaren zikloa bideoen bidez?
  • Nolakoa izan da jarduera?
  • Zer erantsi behar da hurrengoan?
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
JARDUERA: BESTEAK 2
 
 
IZENBURUA:
 
 Tximeletak gelan!
 
 
ERREFERENTZIA-HELBURUAK:
 
       -Haurrak bizi zikloaren kontzientzia barneratzea.
        -Hezitzaileak ematen dituen azalpenei arretaz entzutea.
        -Tximeleten zainketa prozesuan partehartzea.
        -Tximeleten zainketan jarraituko diren txandak errespetatzea
 
 
JARDUERAREN GARAPENA:
 
Jarduera hau hiruhileko osoan zehar egingo da; janaria egunero eman behar baitzaie. Gelara zetar batzuk ekarriko ditugu. Horrela, tximeleta bihurtu arterako prozesuaren jarraipena egin ahal izango dugu. Gelako paretan tximeletaren bizi-zikloaren prozesua azaltzen duen bi hormirudi jarriko ditugu, hiruileko osoan zehar mantenduko direnak. Hilabete bakoitzaren azkeneko astean, tximeletaren bizi-zikloaren inguruko jarraipen txiki bat egingo dugu. Ume bakoitzak azpian txuri-beltzean azaltzen den marrazki bat edukiko du. Jarduera hau egiten den bakoitzean, tximeleta bizitzen ari den fasearen irudia margotu beharko dute haurrak.
 
 
DENBORA ETA LEKUA ANTOLATZEA:.
 
Ordubeteko iraupena izango du jarduera honek. Gelan bertan gauzatuko da, han baitago tximeleten ontzia.
 
 
MATERIALA:
 
Beirazko ontzia, zetarrak, marrazkiak eta margoak
 
 
 BALORAZIOA:
 
·         Nolakoa izan da jarduera?
·         Zer erantsi behar da hurrengoan?
·         Ulertu al dute zapaburuen prozesua?
·         Guztiek parte hartu al dute tximeleten zainketa prozesuan?






 
   
 
Este sitio web fue creado de forma gratuita con PaginaWebGratis.es. ¿Quieres también tu sitio web propio?
Registrarse gratis