BIZI-ZIKLOA
  1. Justifikazioa
 

JUSTIFIKAZIOA


 
     “Bizi-zikloa haurreskolan” proiektuak, 3-6 urte bitarteko haurrei zuzendutako jarduera multzoak hartzen ditu barne. Hauen bitartez, haurrak bizi-zikloa hobeto ulertu ahal izango du. Proiektu honen ikasgai nagusia izaki orok jaio, bizi eta hiltzen garela ulertzea da. Azkeneko kontzeptu hau, heriotza alegia, zailago egiten zaigu ulertzea (bai haur, bai helduei ere). Horregatik, heriotzaren ulermenera iritsi ahal izateko, bizi-zikloaren beste etapak ere ondo ezagutzea garrantzitsua dela iruditzen zaigu.
 
 
 
 
 
     Landareak, animaliak nahiz gizakiak hainbat etapetan banatzen den bizitza prozesu bat jasaten dugu: jaio eta txiki-txikiak izanda pixkanaka hazten joaten gara; gure gorputzak aldaketak izaten ditu (handitu egiten gara…); eta azkenik guztiak bezala, hil egiten gara. Prozesu honen ulermena hobeto eman ahal izateko gauzatu dugun proiektua da hau; bizi-zikloaren pedagogiaren xedea, txikitatik bizitzaren etapen egiazko izaeraz ohartzen laguntzea baita.


     «Haurra egiarekin bizi bada, bizitzari aurre egiten ikasten du». Printzipio horretatik abiatuta, samur-samur esanda, horixe bera da haurrarekin izan behar den jokaera edo araua bizitzaren aurrean. Txiki-txikitatik jakin eta asimilatu behar ditu bizitzaren parte ezberdinak, batez ere heriotzaren fasea; bizi garelako hiltzen baikara. Heriotza, jaio-bizi- hil prozesuan ulertzen zaiena den kontzeptua denez, kontu handia izan beharko dugu gai hau ikutzean. Honen ulermenera iritsi ahal izateko, bizi-zikloa, bere globaltasunean ongi ulertzea beharrezkoa dela uste dugu.


     Eskoletan, txikitatik hasi beharko litzateke bizi-zikloaren pedagogia lantzen, adin bakoitzari dagokion ulermen ahalmena errespetatuz. Gaur egun gizarteko zenbait alderdietatik, gai honi buruzko pedagogia aldarrikatzen da, familiatik eta eskolatik batez ere.


     Hau guztiagatik, bizi-zikloa eskola eremuan ere jorratu behar den ezinbesteko gai bat dela iruditzen zaigu.
 
   
 
Este sitio web fue creado de forma gratuita con PaginaWebGratis.es. ¿Quieres también tu sitio web propio?
Registrarse gratis